Giza garapena terminoa bultzatzen dutenek garapen erreala kritikatzen dute, hazkunde ekonomikoaren aurrerapenak ez baitu bermatu Hirugarren Munduko populazioaren gehiengoaren giza premien minimoa betetzea. Garapen errealak giza ongizaterako ondorio negatiboak dituela esaten dute (poluzioa, zarata, estresa...)
Garapen iraunkorrak, egungo premiak betetzen direla segurtatu behar du etorkizuneko belaunaldiek bereak betetzeko izango duten ahalmena arriskuan jarri gabe.
Garapen iraunkorrak ingurumen-baldintza globalei eta ingurumen -interdependentziari garrantzi gehiago enaten dion bitartean, giza garapenak herrialde "txiroen" zein "garatuen"premiak betetzea du helburu. Azken finean, kontzeptu biek kezka bera dute funtsean; banaketa, ekitatea eta birbanaketa. Ekitatea etekinen banaketa da eta berau lortzeko herrialde aberatsen ondasunak txiroen artean birbanatu beharko lirateke.
Garapen iraunkorra ere arduratzen da ekitateaz, baina kasu honetan ez da nazio, klase edo norbanakoaren artekoaz ari, belaunaldien artekoaz baizik.
Hortaz, garbi ikusten da arazo ekologikoa gizakiaren errenta, jabego, eskubide eta ongizate banaketa estuki loturik daudela. Beraz, bizitza honetan aurrera egiteko, beharrezkoa dena mugaren azpitik dagoenean, ezin dugu garapenaz hitz egin eta beraz ustez muga gainditurik duten horiek, garapen jasangarriaren izenean, manipulatu egiten dute lurralde txiroen garapen prozesua, beti ere interes ekonomikoaren arabera.
Beraz, kontzeptu hauek ulertuta argi ikusten da, garapenak bere baitan ingurumena zaintzea baino askoz gehiago daramala. Zapalduak eta zapaltzaileak dauden bitartean, beti egongo da herrien garapen prozesuan desoreka. Beti izango da garapena jasangaitza (orokorrean) eta beti egongo da lurralderen bat gizaki moduan garatzeko oztopoak dituena.

No hay comentarios:
Publicar un comentario