2009/01/14

eta...etorkizunean zer?

Etorkizun iluna somatu daiteke atearen bestaldean, horixe baita gure geroak dakarrena horrelako erritmoan jarraitzekotan. Mundua gutxi batzuek eskuetatik askatzen ez den bitartean jendea gosez hilko da, hondamendi natural ikaragarrien igoera egongo da, (momentuz telebistaz soilik ikusten ditu, nork daki hemendik aurrera) dena den, betikoa, gure atarian ikusi arte orain arte egindako kalteen ondorioak ez gara arduratzen hasiko, bitartean besteei zer pasatzen zaien ez dirudi asko axola digunik.

Baina, konponbidea hortik dator, erantzun eta irtenbide globaletan, mundua, gure ondarea, bakarra da eta gaixorik dago. Behar duen sendagaia da elkarlana, kontzientziak piztu eta eskoletatik hasita ingurumenarekin (horrek bere barnean dauka, kultura, ohiturak...) bat datorren bizi ereduak eraikitzea. Noski, iparra-hegoaren arteko amildegia betetzea, agian guk sobera ditugun gauzekin. Agian sistema bera da hankaz gora dagoena? has gaitezke solidariagoak eta justuagoak diren ereduak eraikitzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario