2008/11/12

sistemaren krisiaz berba batzuk

Egunkarietan ez da besterik; krisi sakon batean sartuta omen gaude, jendea urduri, estu eta larri. Eraikitzen ari garen mundu eta gizarte eredua eztanda egiteko sasoian daukagu. Guk puztu dugu puxika eta orain leherketari beldurra diogu. Sistema politiko-ekonomikoa desorekan dagoen honetan, arazoaren sustraietara jotzea komeni; baliabideen gainesplotazioa? neurrigabeko uztiapenak? agian gehiegi kaltetu eta mindu dugu gure ama lurra eta gaixorik dagoen honetan gutxi daude prest laguntzeko.

Ez ote da posible mundu deberdin bat non oreka ez den lortzen "hegoak" "iparra" hartzen eredutzat, baizik eta mundua oso bat ikusten (guretzat ez duguna nahi zergatik ez arduratu besteentzat izaten denean?) eta kasu honetan berau, lurra, jasaten ari den gehiegikeria "iparretik" datorrela kontuan izanik, nork dauka ereduak "kopiatzeko" edo birplanteatzeko premia, hegoa deitzen dugunak ala iparrak? agian gure zilborrak gehiegi begiratu ditugu orain arte eta kostatu egiten zaigu haratago ikustea, baina eredu solidarioagoak egon badaude, ingurumena bortxatzen ez duten herriak badira, bizimodu armoniatsuagoa duten komunitateak, zergatik ez ikasi esperientzia hauetatik?


Bai, beste mundu bat posible da

1 comentario: