2008/11/21




Ingurumen Hezkuntza; Zer, Nola eta Zertarako?

Hautazkoa zaidan ikasgai honetan, gaur ibili gara Ingurumen-hezkuntzak zer, Nola eta Zertarako balio behar duen gaur egun zehazten eta hona hemen ondorio batzuk;

Gizarteak ingurumenari buruz gehiago jakin, honen garantziaz ohartarazi eta arazoen konponbidea bilatzen saiaraztera bultzatzen eta bideratzen duen jarduera litzateke Ingurumen Hezkuntza. Era berean gaur egun dagoen hainbat jarrera aldatu beharra ikusten denez, ezinbestekoa da balore eta ezaguera sistemetan eragitea, kasu honetan hezkuntzaren bidez.

Hona hemen urtez urte ingurumena babesteko neurri batzuk;1970ean atera zen EEBBtan Ingurumen Hezkuntza zehazteko lehen legea. 1972an Stockolhmoko gailurrean urrats batzuk eman ziren Ingurumen Hezkuntzako nazioarteko egitarau bat osatuz. 1975ean mintegi bat osatu eta "Belgradeko karta" osatu zuten agiri generiko eta filosofikoa, bertan zehaztu ziren printzipioak oso baliagarria zaizkigularik egun ere. Aurrerago 1978an Tbilisin onartu ziren adierazpen zehatzagoak. Geroago dago Moskun 1988an egindako kongresua, 1992an Rio de Janeiron eta azkena dugu Johanesburgokoa 2002an besteak beste (hainbat konferentzi egin dira eta ez inportantzia gutxiagokoak, Euskalerrian ere bat baino gehiago izan dira).

Informazio gehiago nahi izatekotan klikatu hemen.

1 comentario:

  1. Oso interesgarria iruditzen zait ingurumenaren gaia hezkuntzaren ikuspegitik ikustea! Ikasleak etorkizuna dira eta ingurumena zaintzen ikasi behar dute.

    ResponderEliminar