- Eskolako Agenda 21 hezkuntza komunitateak hartutako konpromisia da, ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta iraunkortasunaren alde lan egiteko. Konpromiso horrek berekin dakar ingurunea ezagutzeko interesa izatea, bidegabea dena aldatu nahi izatea eta guztion orainaren eta etorkizunaren alde lan egiteko gogoa izan eta konpromisoa hartzea.
- Oinarrizko hiru osagai ditu: ikastetxeko eta inguruko ingurumenaren iraunkortasuna, curricularen berrikuntza eta komunitatearen partehartze.
2008/12/09
Zer da Eskola Agenda 21?
2008/12/07
krisi ekologikoaren adierazle nagusiak
2008/11/21
Ingurumen Hezkuntza; Zer, Nola eta Zertarako?
Gizarteak ingurumenari buruz gehiago jakin, honen garantziaz ohartarazi eta arazoen konponbidea bilatzen saiaraztera bultzatzen eta bideratzen duen jarduera litzateke Ingurumen Hezkuntza. Era berean gaur egun dagoen hainbat jarrera aldatu beharra ikusten denez, ezinbestekoa da balore eta ezaguera sistemetan eragitea, kasu honetan hezkuntzaren bidez.
Hona hemen urtez urte ingurumena babesteko neurri batzuk;1970ean atera zen EEBBtan Ingurumen Hezkuntza zehazteko lehen legea. 1972an Stockolhmoko gailurrean urrats batzuk eman ziren Ingurumen Hezkuntzako nazioarteko egitarau bat osatuz. 1975ean mintegi bat osatu eta "Belgradeko karta" osatu zuten agiri generiko eta filosofikoa, bertan zehaztu ziren printzipioak oso baliagarria zaizkigularik egun ere. Aurrerago 1978an Tbilisin onartu ziren adierazpen zehatzagoak. Geroago dago Moskun 1988an egindako kongresua, 1992an Rio de Janeiron eta azkena dugu Johanesburgokoa 2002an besteak beste (hainbat konferentzi egin dira eta ez inportantzia gutxiagokoak, Euskalerrian ere bat baino gehiago izan dira).
Informazio gehiago nahi izatekotan klikatu hemen.
2008/11/12
sistemaren krisiaz berba batzuk
Egunkarietan ez da besterik; krisi sakon batean sartuta omen gaude, jendea urduri, estu eta larri. Eraikitzen ari garen mundu eta gizarte eredua eztanda egiteko sasoian daukagu. Guk puztu dugu puxika eta orain leherketari beldurra diogu. Sistema politiko-ekonomikoa desorekan dagoen honetan, arazoaren sustraietara jotzea komeni; baliabideen gainesplotazioa? neurrigabeko uztiapenak? agian gehiegi kaltetu eta mindu dugu gure ama lurra eta gaixorik dagoen honetan gutxi daude prest laguntzeko.
Ez ote da posible mundu deberdin bat non oreka ez den lortzen "hegoak" "iparra" hartzen eredutzat, baizik eta mundua oso bat ikusten (guretzat ez duguna nahi zergatik ez arduratu besteentzat izaten denean?) eta kasu honetan berau, lurra, jasaten ari den gehiegikeria "iparretik" datorrela kontuan izanik, nork dauka ereduak "kopiatzeko" edo birplanteatzeko premia, hegoa deitzen dugunak ala iparrak? agian gure zilborrak gehiegi begiratu ditugu orain arte eta kostatu egiten zaigu haratago ikustea, baina eredu solidarioagoak egon badaude, ingurumena bortxatzen ez duten herriak badira, bizimodu armoniatsuagoa duten komunitateak, zergatik ez ikasi esperientzia hauetatik?
Bai, beste mundu bat posible da